Hizkuntzaren garapena

Hizkuntzaren garapena giza bizitzako iturburuan oinarritutako prozesu bat da, pertsona bat hizkuntzak hizkeraren bidez edota mimikaren bidez bereganatzen hasten denean. Haurren hizkuntzaren garapena sinpletasunetik konplexutasunera igarotzen da. Jaio berriak hizkuntzarik gabe hasten dira. Hala ere, lau hilabeterekin ezpainak irakurtzeko eta hizketaldiaren hotsak bereizteko gai dira. Haurrek hitz egiten duten hizkuntz honi nahaspila deritzo.

Orokorrean, hizkuntza hitz errazen oroitzapenekin hasten da hitzaren beraren berezko esanahiari loturik egon gabe, baina haurrak hazten diren heinean, hitzak esanahiak eskuratzen joaten dira, hitzen arteko konbinaketak sortuz. Denborak aurrera egin ahala, esaldiak hasierako hitzak bezala elkartu egiten dira zentzu logiko bat hartuz. Jendea zahartzen den bezalaxe, adiera edo esanahi eta asoziazio berriak sortzen dira eta hiztegia handiagotu egiten da hitz berriak ikasten diren heinean.

Haur jaio berriek beren gorputzak, garrasiak eta beste ahoskatze motak erabiltzen dituzte beren nahiak, beharrak eta gaitasunak adierazteko. Nahiz eta haur gehienak modu eta adin ezberdinetan hasten diren ahoskatzen, beren lehenengo hizkuntza gurasoen edo zaintzaileen laguntzarik gabe ikasten dute. Dirudienez, ez da ariketa zaila, nahiz eta hazten diren moduan zailtzen dihoan. Jakina, edozein ikasketa gerta aurretik, haurrak biologikoki eta sozialki heldua izan beharko du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search